Altxorraren bila abiatuko dira Albizturren

Ataria 2023ko martxoaren 28a

12 eta 17 urte bitartekoei begirako jolasa antolatu dute apirilaren 7rako; aurrez izena eman beharko da, udal liburutegian, ostirala baino lehen.

Azarotik martxan dute 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen sustapena indartzeko Gure Plaza Txo! proiektua. Apirilaren 7an, altxorraren bila jokoa egingo dute, 16:30ean hasita. Aurrez izena eman beharko da, liburutegian, asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara edota ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara. Apuntatzeko azken eguna ostirala izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!