Ardo zuri koparekin eskuan agurtu dituzte Udaberri Festak

Leyre Carrasco 2023ko martxoaren 26a

Ardo zuri dastaketa egin dute goizean Albizturren, eta gainera, tripa guztiz betetzeko pintxoak ere izan dituzte aukeran.

Giro ederrean ari dira ospatzen Udaberri Festako azken eguna Albizturren. Herritarrek ardo zuri dastaketaz gozatzeko aukera izan dute lehenengoz herrian. Hala, herriko plazan elkartu dira denak, ardo zuri desberdinak dastatuz. Horrekin batera, Oihan Txiki Kooperatibak eta Ogi Ona okindegiak postu bana jarri dute, beraien produktuak dastatu eta erosteko aukera eskainiz, eta aldi berean, tripa betetzeko pintxoak ere izan dituzte herritarrek eskura. 

Arratsaldean, 17:30etan izango den Maialen Aristegi kantautorearen kontzertuarekin emango diote aurtengo Udaberri Festari amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!