Albizturko jaiak 2022

Lagunarteko lehiak

Ataria 2022ko abuztuaren 15a

Kirola, tortilla eta sagardoarekin amaitu dituzte herriko jaiak Albizturren.

Albizturren ere festetako azken eguna ari dira ospatzen, eta hiru egun pasa badira ere, oraindik, festarako eta lehiarako indarrarekin jarraitzen dutela erakutsi dute. Arratsaldean Albiztur eta Bidaniako gazteen arteko herri kirol lehia izan da, hauei laguntzen Irigoien eta Telleria aritu dira harri jasotzen, eta Mugertza anaiak aizkoran. 

Ondoren, herritarren arteko tortilla lehiaketa egin dute eta bertan Ander Dorronsoro izan da garailea. Eta arratsaldea amaitzeko, Aburuza, Gaztañaga, Altzueta, Isastegi, Bereziartua eta Lizeaga sagardotegietako sagardoak dastatzeko aukera izan dute herritarrek.

Jaiei amaiera emateko, 23:00etan, DJ Naza izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!