Albizturko jaiak 2022

Abiatu dute hiru eguneko jai egitaraua Albizturren

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 13a

Herritarrak mozorrotuta gerturatu dira plaza aldera eta ondoren triki-poteoan abiatu dira herrian zehar; eguerdian puzgarriak eta gazte eta umeen bazkaria izango dira.

Amabirjin festei hasiera eman diete Albizturren. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute festa batzordetik eta hasierako unea gaur 11:00etan bizi izan dute. Jaiak abiatzeko txupinazoa bota dute udaletxeko balkoitik. Ondoren goxokiak bota dituzte bertara gerturatutako umeentzat. Izan ere, mozorrotuta gerturatu dira plazara Albizturko herritarrak festen lehenengo egunean.

Gaurkorako honako egitaraua dute prestatuta:

  • 13:00-14:00. Puzgarriak.
  • 14:00. Gazte eta ume bazkaria.
  • 15:00. Txan magoa.
  • 16:00-19:00. Puzgarriak eta jarraian apar festa.
  • 17:00. Lopene ganadutegiarekin poneiak, txekorrak...
  • 21:00. Herri afaria.
  • Jarraian. Erromeria Ansorregi eta Larrañagaren eskutik.

Albizturko festak, etzi amaituko dira eta egitarau zabala prestatu dute egunotarako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!