Labakak eta Irustak jantzi dute txapela

Ataria 2022ko abuztuaren 1a

Diego Iturriaga eta Aitor Etxebarriak osatutako bikotearen aurka eskuratu zuten binakako LENC txapelketako garaipena (22-18). Gainera, albizturtarrak bigarrengoz txapelketako jokalari onenaren saria ere jaso zuen.

Larunbatean binakako LENC txapelketa finala jokatu zuten Eneko Labakak eta Aitor Irustak osatutako bikoteak, Aitor Etxebarria eta Diego Iturriaga bikotearen aurka. Urduritasuna zela eta, hasiera txarra izan zen Etxebarria eta Iturriagarentzat. Izan ere, markagailuan aurre hartzea lortu zuten Labakak eta Irustak (9-1). Tentsio uneak ere bizi zituzten partidan zehar, baina azkenean, albizturtarra eta munitibarrarentzat izan zen garaipena.

Horrez gain, Labakak bigarren urtez jarraian txapelketako jokalari onenaren saria eskuratu du, Aitor Irustarekin batera beteranotasunetik eta joko onetik abiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!