Sasoian daude Albizturko eta Bidaniako gazteak

Irati Saizar Artola 2022ko uztailaren 17a

Santa Marina festak ospatu dituzte Albizturko Santa Marina auzoan; bazkaria egin dute, eta arratsaldean, bi taldeen arteko lehia ikusteko aukera izan da.

Bihar izango da Santa Marina eguna, baina Albizturren, izen bereko auzoan, gaur ospatu dute eguna. Segore Etxe Berri jatetxean elkartu dira herritarrak bazkaltzeko eta ondoren trikitilari gazteen eskutik jarraitu du festak. Arratsaldean, eguzkiak oraindik erruz berotzen zuenean, Albizturko eta Bidaniako gazteak elkarren aurka lehiatu dira. Beroketa handiegirik egin gabe berotu zaizkie gorputzak, baina hala ere txukun egin dituzte lanak. Besteak beste, trontza, txingak, lokotxak, ingudea, sagar biltzea eta korrika egin behar izan dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!