'Anek idatzi dit zutaz' abestia Alaitz Artolaren ahotsean

Ataria 2022ko maiatzaren 23a

Atzo arratsaldean, Alaitz Artola amezketarrak kontzertu berezia eskaini zuen Albizturren.

Albizturko Udalak eta Arkaitz Elkarteak ekitaldi berezia antolatu zuten atzo arratsalderako, Alaitz Artola amezketarrak ordubeteko saioa eskaini zuen herriko plazan. Berak konposatutako abestiekin batera, hainbat abesti ezagunen bertsioak ere abestu zituen, tartean, Mikel Urdangarinen 'Anek idatzi dit zutaz' abestiarena, bideo honetan ikusgai duzuena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!