Albizturko Udalak herriko jatetxearen zerbitzua lehiaketara atera du

Tolosaldeko Ataria 2021ko uzt. 1a, 10:57

Albizturko herriko jatetxearen zerbitzu publikoaren ustiakuntza lehiaketara Albizturko Udalak. Interesatuek uztailaren 21a bitarte izango dute izena emateko epea.

Albizturko Udalak lehiaketara atera du herriko jatetxearen ustiapena. Kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da, eta lehen sei hilabeteak frogazkoak izango dira. Honela, edozein alderdik bertan behera utzi ahal izango du kontratua. Aldiz, behin kontratua amaitu ondoren, bi hilabetez eskaini beharko du zerbitzua, hau da, emakidadun berriak lanean hasi arte.

Taberna eta jatetxearen zerbitzuagatik udalak eskatzen duen kanona 600 euro urtekoa + BEZa izango litzateke. Kanon hau hasten den hilabetean ordaindu beharko da, eta udalak urtero dagokion faktura egingo du, eta hamar eguneko epean ordaindu beharko da. 

Interesatuek hilaren 21a, asteazkena, izango dute apuntatzeko azken eguna. Udaletxean bertan egin beharko da, eta bi kartazal itxi aurkeztu beharko ditu. Udaletxean bertan aurkeztuta edota posta ziurtatuaren bidez edo Ohiko Administrazio Prozeduran zehaztutako beste moduren batean.

Informazio gehiago nahi duenak Albiztur.eus webgunean eskuratu dezake edota udaletxeko 943 65 44 26 telefono zenbakira deituta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!