Udaleku irekietan lan egiteko hiru begirale kontratatuko ditu udalak

Ataria 2021eko apirilaren 22a

Albizturko Udalak udaleku irekiak egiteko asmoa du udan, eta hiru begirale behar ditu udalekuak aurrera ateratzeko. Begirale izan nahi dutenek maiatzaren 15a baino lehen eman beharko dute izena Lanbide bidez.

Udaleku irekiak egingo dituzte udan Albizturren. Udalak hiru begirale kontratatu nahi ditu horretarako eta izena emateko epea zabaldu du.

Begirale izateko baldintzen artean dago 18 urte beteta edukitzea. Euskara egoki menperatzea baloratuko dute. Hau da, PL 2 gutxienez izatea, eta horrela ez bada, burutuko den elkarrizketan frogatu beharko du euskara menperatzen duela. Horrez gain, herriaren ezagutza izatea baloratuko dute.

Begirale ikasketak edota hezkuntzarekin zerikusia izatea ere kontuan izango dute, eta puntuagarri izango dira, eta baita eskarmentua izatea ere.

Begirale lanak egiteko interesa dutenek maiatzaren 15a izango dute izena emateko azken eguna. Hori bai, Lanbide bidez egin beharko da eskaera.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!