Astelehenean odola emateko aukera, Albizturren

Ataria 2020ko maiatzaren 21a

Odol ematera joateko deia egin dute Albizturren, eta ez da aldez aurretik hitzordurik hartu beharko.

Osasun krisi betean egonagatik osasungintzak odola behar du, eta odol emaileei dei egin diete Odol Emaileen elkartetik. Astelehenean, hilak 25, Albizturren izango da odola emateko aukera. Kultur etxean 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo dira odol emaileen zain, elkarteko kideak.

Aldez aurretik ez da ordurik hartu beharko, eta 18 urtetik 65 urtera bitarteko herritarrak odol emaile izatera animatzen dituzte: "Denen beharra dago".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!