Aretako Herriaren Txapelketako hirugarren txapela Albizturrera

Ataria 2020ko urtarrilaren 27a

Eneko Labakak eta Xabi Telletxeak Aretako Herriaren Txapelketa irabazi zuten ostiralean. Murua-Arbizu gazteei 22-12 irabazi zien Albizturko bikoteak, jarraian, txapelketa horretako hirugarren txapela lortuz.

Finalak partida erdira arte iraun zien Labakari eta Telletxeari. Gazteen indarrak orduan amaitu ziren. Atzean, Telletxeak beste behin erakustaldia eskaini zuen, partida osoan ziurtasun izugarria erakutsiz. Aurrean, finaleko pilotari onenak, horrela izendatu zuten Labaka, gantxoarekin tantoa erraz amaitzen duela erakutsi zuen beste behin. Partida Euskal Telebistan ikusteko aukera izan zen asteburuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!