155 pertsona, babarrunak jateko elkartuta

Ataria 2019ko azaroaren 16a

Albizturko pilotalekuak babarrun usaina hartu du gaurkoan. 155 pertsona elkartu dira, Bizkor guraso elkarteak antolatutako babarrun jatean.

Babarruna da protagonista gaur, eta babarrunaren herrian, Albizturren ere, gorazarre egin diote. Laugarren urtez jarraian egin dute bazkaria. Berogailuen epeltasunean, platerkada ederrak jateko aukera izan dute. Herritarrez gain, kanpotik ere bertaratu dira bazkaltiarrak.

Haurrek jolasteko aukera ere izan dute, bazkaldu eta berehala. Eta helduek ere, kontu kontari aritzeaz gain, bingoan eta musean aritzeko aukera izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!