Albizturgo festei ere bukaera gerturatzen ari zaie. Hala ere, goiza aprobetxatu nahi izan dute punteria onena nork duen jakiteko. Horretarako, toka txapelketa antolatu dute haurrentzat nahiz helduentzat. Parte hartze bikaina izan du eta plazan ere ikusle ugari bildu da.
Sailkapenei dagokienez, haurren mailan, Eneko Toledotxiki izan da lehenengoa, burdinari zazpi aldiz jota. Bere atzetik sailkatu da Oihan Aranzadi eta hirugarrena izan da Oier Arandia. Emakumeen artean, Aitziber Orbegozo izan da lehenengoa, Alazne Urkizu bigarrena eta Aiora Labaka hirugarrena. Gizonezkoei dagokienez, Andoni Arandiarentzat izan da lehen postua, Aitor Alberdirentzat bigarrena eta Gorka Arandiarentzat hirugarrena. Oparia eskuetan hartuta, gustura itzuli dira guztiak etxera.
Baina etxean ez gelditzeko arrazoiak egongo dira arratsaldean ere. Ikusi hemen egitarau osoa.