Albizturren martxan jarri nahi dute adinekoen elkargunea

Ataria 2019ko maiatzaren 30a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Albizturko adinekoentzat dinamizazio programa martxan jarriko du. Helburuen artean, herriko adinekoen elkargunea izateko ekimenak lantzea izango da.

Horretarako, memoria landuko dute, eskulanak egingo dituzte edota adinekoen arteko harremanak sustatuko dituzte. Azken batean, herriko adinekoak «aktibo mantentzea» nahi dute.

Albizturko udaletxeko 2. solairuan elkartuko dira, 15:00etatik 17:00etara, eta lehen eguna ekainaren 10a izango da. 65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako programa da, eta hilean bi saio izango dira. Abendura bitarte luzatuko da, eta abuztuan ez litzateke egongo. Ikastaroa doan izango da.

Izena emateko, goizez, Bidaniako udaletxeko 943 68 11 28 telefono zenbakira deitu beharko da; edota Albizturko udaletxera, 943 65 44 26.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!