Albizturko Udalak bi begirale behar ditu udalekuetarako

Ataria 2019ko maiatzaren 29a

Albizturko Udalak iragarri du bi begirale behar dituela udan udalekuak antolatzeko. Interesa dutenak udalarekin jarri beharko dira harremanetan hilaren 31 baino lehen. 943 654 426 telefono zenbakian edo udala@albiztur.eus helbide elektronikoan.

Udaleku irekiak 3 urtetik 12 urte bitartekoentzat antolatuko dituzte, eta ekainaren 24tik uztailaren 12ra izango dira, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da. Zaintza zerbitzua behar bada aldez aurretik adierazi beharko da, eta egun batzuetan egun guztiko irteerak izango dituzte. Familiako kide bakarra bada 75 euro ordaindu beharko da, eta familia berdineko kide bat baino gehiagok parte hartzen badu, 70 euro.

Udaleku Itxiak 12 urtetik 17 urte bitartekoentzat izango dira. Topaketa ekainaren 8an egingo dute goizez, eta arratsaldean guraso bilera egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!