Albizturgo Malbadi anaiak Euskal Herriko trikitixa txapelketan izan dira

Irati Urdalleta 2019ko mai. 12a, 09:03

Bosgarren postutik zortzigarrenera geratu dira Albizturgo anaiak Markina-Xemeinen jokatutako Helduen II. Euskal Herriko trikitixa txapelketan. Julen Alonso oriotarra eta Eneritz Aulestia zarauztarra izan dira irabazleak.

Atzo Markina-Xemeinengo pilotalekuan jokatu zen Helduen Euskal Herriko II. trikitixa txapelketa eta bertan parte hartu zuten Albizturgo Xabier eta Ander Malbadi anaiek. Guztira, zortzi bikote izan ziren lehian eta hiruna pieza jo behar izan zituzten. Julen Alonso (Orio) eta Eneritz Aulestia (Zarautz) izan ziren garaileak 424 punturekin. Bi puntu eta erdi gutxiagorekin Xabier Etxaniz (Azkoitia) eta Ainara Saizar (Aia) izan ziren bigarrenak. Ondoren, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza sailkatu ziren eta laugarrenak, berriz, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña izan ziren. Horien atzetik, bosgarren postutik zortzigarrenera sailkatu ziren Xabier eta Ander Malbadi, Ander Blasco eta Jon Ander Azkue, Laja eta Lutxurdio eta Jone Uria eta Julene Otegi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!