Gizarte zerbitzuen inguruan hizketan, haurrekin eta helduekin

Ataria 2019ko maiatzaren 7a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 25 urte bete zituen apirilean. Historia laburbilduz bideoa eta erakusketa egin dituzte eta Albizturko udaletxean izan dira haurrekin eta helduekin.

Albiztur, Bidania-Goiatz, Errezil eta Beizama Saiaz mankomunitateko kideak dira. 25 urteko historia Albizturko haurrekin errepasatu dute, eta bide batez, gaztetxoenen iritziak jaso dituzte gizarte zerbitzuen inguruan. Bideo eta argazki ikustaldiaren ondoren, adinekoekin kafe tertulia egin zuten, hauen dinamizazio programaz eta eguneko arreta berri baten beharraz hitz egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!