Garaipenarekin egin du debuta Eneko Labakak

Imanol Garcia Landa 2019ko maiatzaren 1a

Zabala, Santxo, epailea, Urruzola eta Labaka, partida hasi aurretik. GARFE

Garfe enpresarekin lehen partida jokatu du gaur, bikote Urruzola atzelari asteasuarra zuela.

Irabaziz hasi du bere ibilbidea Eneko Labaka pilotari albizturtarrak Garfe enpresan. Urruzola atzelari asteasuarrarekin batera 22-21 irabazi dio Santxo-Zabala bikoteari, Alesbesen jokatutako partidan. «Ematen du emaitzaren bila propio joan garela, baina ez da horrela izan. Partida borrokatua izan da eta azken tantoa gure alde erori da», esan du Labakak. Partida «berezia» izan dela gaineratu du Labakak, lehen aldiz jantzi baitu Garferen elastikoa.

Bere debutaren egunean bi partida jokatzea egokitu zaio albizturtarrari, eta gainera, aurkari beraren kontra. Santxoren aurka lau eta erdian jokatu du arratsaldean Naiaran (Errioxa), eta 22-17 galdu du oraingoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!