Eneko Labakak Garfe enpresarekin sinatu du

Ataria 2019ko martxoaren 28a

Pilotari albizturtarrak Iker Taintak utzitako hutsunea beteko du. Abendura arte egin du hitzarmena Labakak enpresa errioxarrarekin.

Garfe enpresatik azaldu dutenez, Iker Taintaren bajaren ondoren, "maila handiko aurrelari baten bila ari ginen, Taintaren hutsunea betetzeko". Aukeratua Eneko Labaka izan da, 25 urteko albizturtarra. Labakak afizionatu mailan txapelketa ugari irabazi ditu eta Garfe enpresatik esan dutenez, pilotaria "teknikoa eta fisiko onekoa" da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!