Karmele Aramendi albizturtarra, Loiuko 100 milioigarren bidaiaria

Ataria 2018ko urriaren 19a

Argazkia: Bilboko Aireportua

Bartzelonatik lur hartu duen unean eman diote horren berri aireportuko zuzendariak eta konpainiako ordezkariek.

Duela 70 urte inauguratu zuen Bilboko aireportua, Sondikan, eta gerora Loiura pasa zuten. Gaur 100 milioi bisitariko langa pasa du eta, hain zuzen, zenbaki borobil hori albizturtar batena izan da.

Karmele Aramendi Bartzelonako El Prat aireportutik zetorren, Vueling konpainiako Airbus 320 hegazkinean. Hegazkinetik jaisterakoan, aireportuko zuzendari Cristina Etxeberria zuen zain, konpainiako ordezkariekin batera. «Sorpresaz» hartu du berria: «Poz handia hartu dut», aitortu du komunikabideen aurrean.

Sari modura, nahi duen lekura hegaldia oparituko diote albizturtarrari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!