Epaiak dioenaren arabera, ertzainek GI-2634 eta GI-3720 errepideen arteko bidegurutzean bi auto ikusi zituzten, «susmoak sortarazi» zizkiena. Bertara joaterakoan, zigortuak kalamu landare bat zuela ikusi zuten, eta epaiaren arabera, bere helburua landaretik «droga lortzea zen, gero merkatu ilegalera bideratzeko».