Erakutsiz ikasi

Gogotsu eta ilusioz

Eneritz Maiz Etxarri 2017ko abenduaren 20a

Aratz, Iraide, Oihan, Ilargi, Malen, Txomin, Markel, Izar, Enaitz, Egoitz, Magali... Albizturko eskola txikian elkartu, eta garraio publikoa hartuta iritsi ziren Tolosaldeko Ataria-ren Tolosako erredakziora.

Seitik hamabi urtera bitarteko hogei ikasleek egin zuten bisita, hiru irakaslerekin. Bazekiten nora zetozen bisitan.

Batzuk lotsati eta besteak ausart, baina guztiak ere jator portatu ziren. Ikasi zuten zer den kazetaritza gertutik. Erredakzioa ikusi zuten lehenik. Lanen banaketa eta asteko plangintza. Baita maketa hutsak eta hauetan bete  beharrekoak ere. Entzun zuten irratia, eta baita hitz egin ere.

Jolas egin zuten. Urduri, gogotsu eta emozioz beteta aritu ziren mikrofonoen aurrean. Galdera errazak, zailagoak edota tranpadunak erantzun behar izan zituzten. Ederki moldatu ziren guztiak ere.

Irribarretsu jarri ziren kameren aurrean, eta nola ez, ezin falta patataren ordezko babarruna.
Eguraldiak ez zien asko lagundu. Euria. Baina ziur berriz ere Albizturrera eramango zituen autobusa hartu bitarteko ordubetean, ederki disfrutatu zutela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!