Ibilgailu klasikoei udal zerga berriro ezartzearen aurkako sinadura bilketa

Ataria 2017ko otsailaren 10a

Albizturko plazan egingo da, bihar goizean, sinadura bilketa, eta aukera izango da ibilgailu klasikoak ikusteko.

Itxura berezia hartuko du bihar Albizturrek. Izan ere, ibilgailu klasikoei udal zerga berriro ezartzea erabaki du udalak, eta horren aurkako sinadura bilketa egingo dute, herriko plazan, 09:00etatik 13:00etara. Ekimenaren bultzatzaileak herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Plazan bertan hainbat ibilgailu klasiko ikusteko aukera izango da.

Bestalde, Donostiako Bost elkarteko motorzale klasikoen irteera egingo da, 09:00etatik 09:45era, Albiztur bertatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!