Andra Mari jaiak 2016

Kirola eginez festa

Eneritz Maiz 2016ko abuztuaren 15a

Albizturko jaiak ere azken txanpan dira. Babarrunaren igoeraren aurretik, ordea, arratsaldean kirola eta festa izan dira herriko plazan.

Profesional nahiz ez profesional, ederki uztartu dituzte bi taldeak albizturtarrek. Gazte eta ez hain gazte, festa giro bikaina jarri dute kirola eta ez hain kirola eginez. Barrerik ez da falta izan, tranpen eta seriotasunen artean. Festa izan da nagusi, baina hiru eguneko jaiek laster dute bukaera.

22:00etan Dantza lurra emanaldia eskainiko du Oinargi dantza taldeak eta 00:00ak jotzearekin batera igoko da babarruna festak agurtuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!