Andra Mari jaiak 2016

Mailot horia parte hartzaile guztientzat

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 13a

V. urtez abiatu da Albiztour lasterketa gaurkoan eta ez da umorerik falta izan. Jende ugarik hartu du parte, lehenik gaztetxoen tartea izan da eta ondoren helduena. Gauean hidratatzeko aitzakia izango du bat baino gehiagok gaurkoan. Lasterketaren aurretik, umeentzako jolasak egon dira.

Festak aurrera jarraituko du gaurtik astelehenera bitarte, hemen gaur eta biharko egunen egitaraua:

 

ABUZTUAK 13, LARUNBATA

12:00. Txupinazoa eta babarrun jaitsiera.

Ondoren. Kalejira eta pintxo potea.

14:00. Ume eta gaztetxoen bazkaria.

16:00. Zumbatown.

18:30. V. Albiztour bizikleta karrera.

21:00. Herri afaria.

Ondoren. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria goizaldera arte.


ABUZTUAK 14, IGANDEA

11:15. Meza nagusia eta salbea.

Ondoren. Toka herrikoia.

18:00. Helduen pilota partidak.

Segidan. Tortilla txapelketa.

Jarraian. Sagardo dastaketa.

Ondoren. Bertsoak: Espuela nahi.

Gauean. Arandia anaiekin erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!