Andra Mari jaiak 2016

Hamaika ekitaldi, Albizturren

Iñigo Otaegi 2016ko abuztuaren 11

Abuztuaren 13an hasiko da festa giroa, babarrun ezagunen jaitsierarekin; hilaren 15era arte luzatuko dira.

ain entzutetsuak diren babarrunen jaitsierarekin lehertuko dira jaiak. Kalejiraren laguntzarekin, ume eta gaztetxoenen otordua izango da. Arratsaldeko 16:00etan, berriz, gerria mugitzeko tartea izango da, Zumbatown aitzaki. 18:30ean, bosgarrenez, Albiztour bizikleta lasterketa jokatuko da. Sabela berdintze aldera, herritarrek batera afalduko dute, segidan, erromeria izango delarik.

Antzinako toka jolasean ariko dira albizturtarrak, igande goizez. 18:00etan, helduak esku-huskan arituko dira nor baino nor; eta gastronomiari tartetxoa zabalduz, tortilla txapelketa eta sagardo dastaketa izango dituzte, hurrenez hurren. Astea amaitzeko, belarriak fintzeko, bertsoak eta erromeria izango dituzte.

Abuztuaren 15ean, adin ezberdineko jendearentzat izango dira ekitaldiak, goizean zehar; erretirodunentzat hamaiketakoa, eta haurrentzat pilota partidak. Eguna aurrera joan ahala, herri kirolak ikusteko aukera izango dute herritarrek; jarraian, aldiz, Oinargi dantza taldeko kideek emanaldia eskainiko dute. Festen apurretan, nola ez, babarrunaren igoera izango da, kalejirako giro goxoa tarteko.

 

ANDRA MARI JAIAK

ABUZTUAK 13, LARUNBATA

12:00. Txupinazoa eta babarrun jaitsiera.

Ondoren. Kalejira eta pintxo potea.

14:00. Ume eta gaztetxoen bazkaria.

16:00. Zumbatown.

18:30. V. Albiztour bizikleta karrera.

21:00. Herri afaria.

Ondoren. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria goizaldera arte.


ABUZTUAK 14, IGANDEA

11:15. Meza nagusia eta salbea.

Ondoren. Toka herrikoia.

18:00. Helduen pilota partidak.

Segidan. Tortilla txapelketa.

Jarraian. Sagardo dastaketa.

Ondoren. Bertsoak: Espuela nahi.

Gauean. Arandia anaiekin erromeria.


ABUZTUAK 15, ASTELEHENA

11:15. Meza.

Ondoren. Erretirodunen hamaiketakoa eta umeen pilota partidak.

18:00. Herri kirolak.

22:00. Dantza lurra emanaldia, Oinargi taldearekin

00:00. Babarrun igoera, kalejirak alaituta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!