Festa giroa Hernioren magalean

Ataria 2016ko uztailaren 18a

Albizturko Santa Marina auzoan ere atzo ospatu zuten urteroko jaia. 

Egun osoko festa izan zuten atzo Albiztuko Santa Marina auzoan. Eguerdian meza, hamaiketakoa eta trikiti doinuak izan ziren, eta arratsaldean izan zen eguneko ekitaldirik garrantzitsuena. Herri kirol erakustaldia eskaini zuten Aimar Galarragak, Imanol Illaramendik, Gorka Etxeberriak eta Karlos Aretxabaletak. Harri jasotzen, lastoa altxatzen, trontzan, txingan eta ingudearekin aritu ziren kirolariak. Albizturgo Arandia anaia trikitilariek ere giro ederra jarri zuten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!