Arte tailerra antolatu dute Albizturko Ostatuan

Ataria 2016ko martxoaren 15a

Izaki fantastikoei buruzko arte tailerra antolatu dute Albizturko Ostatuan, lau urtetik gorako haurrentzat. Martxoaren 22an eta 29an egingo dira saioak, 17:30etik 18:30era. Egun batengatik 10 euro ordaindu behar da, bigarren senideak 8 euro ordainduko ditu eta hirugarrenak 6 euro. Izena martxoaren 18a bitartean eman daiteke, Ostatuan edo 677340685 telefono zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!