Albizturgo jaiak 2015

Albizturren ere azken txanpan

Ataria 2015eko abuztuaren 16a

Iritsi dira Albizturren ere jaien azken azken egunera. Goizean, mezaren ondoren, tokan aritu dira elizaren alboan. Jende askok hartu du parte.

Arratsaldeari begira, pilota partidak izango dira ikusgai 18:00etan. Aranguren, Zubizarretaren aurka arituko da eta jarraian binakako partida jokatu da; Labaka eta Telletxea herritarrak, Urretabizkaia eta Erasunen aurka. Ondoren, patata tortilla lehiaketa izango da sagardo dastaketaren laguntzaz eta festak giro ederrean bukatzeko, Malbadi anaien musika izango da entzungai. Gaueko 23:30ean, babarrunaren igoerarekin amaituko dituzte festak datorren urtera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!