Albizturgo jaiak 2015

Andra Mari egunaren hasiera frontoian

Ataria 2015eko abuztuaren 15a

Gaztetxoenen pilota partidek eman diote hasiera Albizturko Andra Mari egunari. Bitartean, mezatik atera direnak hamaiketakoa egiteko denbora hartu dute frontoian bertan.

Hurrengo ekitaldietako egitaraua:

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
18:00. Herri kirolak Aimar Irigoienen eskutik. 
Jarraian. Bertsolariak: Amaia Agirre eta Loidisaletxe.
22:00. Dantza emanaldia Oinargi herriko umeen eskutik.
23:00. Izer eta Alabier 
trikitilariekin erromeria 
goizaldera arte.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
11:15. Meza nagusia eta Agur Erregina.
12:00. Toka herrikoia.
18:00. Pilota partidak Saiazen 
eskutik:
•Aranguren vs Zubizarreta.
•Labaka-Telletxea / Urretabizkaia-Erasun.
 20:30. Patata tortilla lehiaketa eta ondoren sagardo dastaketa. 
Ondoren. Malbadi Anaien emanaldia.
23:30. Babarrun igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!