Albizturgo jaiak 2015

Hasi dira Albizturko Andra Mari Jaiak

Andoni Uzkudun 2015eko abuztuaren 14a

Goizeko babarrun jaitsieraren ostean, pintxo-poteoa girotua egin dute herrian. Arratsaldean berriz, puzgarriak, giza-futbolina eta balanz-bike jolasak egon dira txikienentzat.

Hona hemen egitaraua:

ABUZTUAK 14, OSTIRALA
12:00. Jaien hasiera babarrun jaitsierarekin. Segidan IV. AlbizTour bizikleta karrera.
13:00. Pintxo-poteoa kalejiran.
17:00. Puzgarriak, giza-futbolina eta balanz-bike jolasak.
21:00. Herri afaria Euskal Parrillaren eskutik. 
Ondoren. Elustondo trikitilarien eskutik erromeria goizaldera arte.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
Goizean. Albizturko txistulariekin kalejira.
11:15. Meza nagusia. 
12:00. Hamaiketakoa herriko erretiratuentzat eta herriko gaztetxoen pilota partidak.
18:00. Herri kirolak Aimar Irigoienen eskutik. 
Jarraian. Bertsolariak: Amaia Agirre eta Loidisaletxe.
22:00. Dantza emanaldia Oinargi herriko umeen eskutik.
23:00. Izer eta Alabier 
trikitilariekin erromeria 
goizaldera arte.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
11:15. Meza nagusia eta Agur Erregina.
12:00. Toka herrikoia.
18:00. Pilota partidak Saiazen 
eskutik:
•Aranguren vs Zubizarreta.
•Labaka-Telletxea / Urretabizkaia-Erasun.
 20:30. Patata tortilla lehiaketa eta ondoren sagardo dastaketa. 
Ondoren. Malbadi Anaien emanaldia.
23:30. Babarrun igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!