PSE-EEk ez du erabaki oraindik Albizturgo alkatetza hartuko duen

Ataria 2015eko ekainaren 3a

13 boto lortu zituzten sozialistek, legez gobernatzeko babes nahikoa

PSE-EEk ATARIA-ri jakinarazi dionez, oraindik ez dute erabaki zer egingo duten Albizturren.

Sozialistek bakarrik aurkeztu zuten zerrenda udal hauteskundeetan, eta hauek alkatetzara ez iristeko boto txurien kanpaina bat abiarazi bazuten ere, azkenean gobernatzeko boto nahikoak eskuratu zituzten; 13. 157 boto txuri atera ziren, baina boto baliagarrien %5era iritsi zen PSE-EE eta beraz, alkatetza lortu.

PSE-EEk alkatetza hartzea erabakiko balu Patricia Val izango litzateke alkatea datorren legealdian. Val Eibarren jaioa da eta egun Donostian bizi da. Ogibidez abokatua da. Alokabideko zuzendari orokorra eta alokairuko etxebizitzen kudeaketaren Sozietate Publikoaren kontseilari delegatua izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!