Albizturren 168 herritarrek bozkatu dute oraingoz, erroldaren %67,5ak

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

PSE-EE eta PP soilik aurkeztu dira Albizturren, eta herritar talde batek boto zuria eskatu du. 19:35erako 168 pertsonak bozkatu dute, hau da, erroldaren %67,5ak. PSE-EEk orain lau urte atera zituen 9 botoak lortuz gero, 170 boto zuri inguru behar dira alderdi hori %5era ez iristeko, eta horrela ordezkaritzarik ez izateko udalean. 

12:00etarako 53 herritarrek emana zuten botoa, 13:00erako, berriz, 65 inguruk, eta 16:30erako 115. 

Orain lau urte 159 herritarrek bozkatu zuten guztira: 117 boto Aralarrek aurkeztutako zerrendari, 9 boto PSE-EEri, boto bat PPri eta 32 boto txuri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!