Kultur ekitaldiz bete da Albiztur

Imanol Garcia Landa 2014ko azaroaren 17a

'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlanaren une bat, Albizturko frontoian.

Haurrei zein gazte eta helduei zuzendutakoak izan dira; 'Albiztur 1552: baserriak eta etxeak' liburuaren aurkezpena ere egin dute

Haurrek Xalto pailazoaren emanaldia izan zuten udaletxeko aretoan, eta gazte zein helduek 'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlanarekin barre egiteko aukera izan zuten frontoian. Liburuaren aurkezpena eta gero, afari-meriendarekin bukatu zituzten ekitaldiak herrian.

Albiztur 1552: baserriak eta etxeak liburuaren aurkezpenera jende ugari joan zen, tartean Albizturren etxea izan baina bertan bizi ez direnak ere. Etxe bakoitzeko liburu bat banatu zen, eta astelehenean ere bizilagun ugari ari dira igarotzen bere alea hartzera. Bestalde, norbaitek bigarren liburu bat nahi badu edo Albizturkoa ez den baten batek ere liburua eskuratu nahi badu, 10 eurotan salgai daude udaletxean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!