2013/12/14 19:30

'Urak dakarrena... glu-glu glu-glu'

Udaletxeko erabilera anitzeko gelan, Albiztur
Sinopsia: Txinako pitxer batean aurkitutako akats batek pitxerraren beraren edertasuna nabarmendu besterik egiten ez duen moduan, gure eguneroko arazo txikiek erakusten digute bizitza zoragarria dela... baina lanak ematen dizkigula. Arazoek ezin digute bizipoza goibeldu. Norbaitek esan zidan bizitza kafe on bat bezalakoa dela: zenbat eta beltzagoa, orduan eta sakonagoa; zenbat eta garratzagoa, orduan eta gustagarriagoa; eta zenbat eta buelta gehiago eman, orduan eta gehiago hoztuko da. Ah, eta ez zaiola “letxetxarra” bota behar. Ez eman buelta gehiago. Hortxe dugu, hobe umorez hartzea, gainera, esaera zaharrak lagun ditugu. Ezagutzen genituen “ezina, ekinez makina”, eta “txapela buruan eta perretxikoak mendian”. Baina orain ikasi dugu: “Urak dakarrena ... glu-glu glu-glu”.
Antzerki saioaren ondoren afari-merienda: patata tortilla, gazta, edariak eta gaztainak frontoian.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!