Antalis ixteko asmoa agertu diete bertako 39 langileri

Jon Miranda Labaien 2013ko azaroaren 29a

LAB sindikatuak adierazi duenez atzo arratsaldean jakinarazi zieten langileei enpresa ixteko asmoa. Albizturren dago kokatuta eta paperaren manufakturazioan aritzen da lanean. 39 langilek egiten dute lan. Laida Zubillaga LAB sindikatuko kideak eman digu Antalis lantegiaren berri Ataria irratian

Gaur goizean bertan erregistratu dute greba eskaera langileek. Datozen egunotan mobilizazio gehiago iragarri dituzte Antalis enpresaren itxiera ekiditeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!