Ander Malbadi albiztuarrak 'Geure Kolkotik 2013' bilduman hartu du parte

Jon Miranda Labaien 2013ko urriaren 23a

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urtero bi bilduma plazaratzen ditu. `Faborez´izenekoan pieza zaharrak berreskuratzen ditu. `Geure Kolkotik´bilduman berriz, sorkuntza indartu nahi izaten du. Ander Malbadi Albizturgo gazteak aurtengo bilduman hartu du parte.

Soinu txikia eta perkusio ezberdinez osaturiko hiru pieza berri sortu ditu aurtengo bildumarako. 

Txikitatik du Ander Malbadik trikitixarako zaletasuna, bere aita Iñakik etxean ematen baitzituen trikitixa eskolak. Hainbat saio ostean, 2009an Zesuma erromeri taldea sortu zuen anaiarekin batera. Iaz Etxahun Urkizu bateri jolea sartu zen taldean eta disko honetan ere bera izan du aldamenean.

`Geure Kolkotik´bildumarako prestatu dituen hiru kantuez eta Zesuma erromeri taldean egin duen bideaz hitz egin digu Ander Malbadik.

 

Zesuma taldearen bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!