Udalaren eta eskolako guraso elkartearen artean jai eguna antolatu dute Albizturren, bihar. Bazkaltzeko paella jatea egingo dute, eta ondoren euskal abestiak kantatuko dituzte. Amaitzeko, haurrentzat Musika tresnen fabrika ikuskizuna izango dute. Biltzen den dirua guraso elkarteko zerbitzuak mantentzeko izango da.