Haur eskolan hitzaldia antolatu dute Albizturren, 2012, 2013 edo 2014. urtean guraso izan edo izango direnentzat zuzenduta. Hitzaldia udaletxe gainean dagoen haur eskolan izango da, hilaren 24an, asteazkenean, 17:30ean. Ekimenean haur eskola gertutik ezagutzeko aukera egongo da, eta izena emateko epea maiatzaren 2tik 13ra bitartekoa izango dela azaldu dute.