Sexualitate aholkularitza herriko gazteentzat

Ataria 2013ko martxoaren 6a

Herriko gazteentzat topaketa ekimena antolatu dute hilaren 15ean, Albizturren bertan. Sexualitate aholkularitza jarriko dute Albizturko gazteentzat 18:00etatik aurrera. Dinamizatzaile lanetan Maider Altuna psikologoa ariko da, parte hartzaileek aurkezten dituzten kezka guztiak azaltzeko helburuarekin. Udaletik gazteak ekimenera gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!