Oilasko Jokua 06:00. Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. 21:00. Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.
Zaintzen inguruko lau saioko zikloa. Olaia Arana gizarte langilea eta etika batzordeko kidearekin. 'Nola nahi dut ni zaintzea? Nire nahiak eta lehentasunak argitzen'.
'Menopausia. Ziklikoak gara'. Osakidetzako emaginek eskainita. Gaztelaniaz. Doan. Aurrez izena eman behar da.
'Onarpena eta presentzia: nola aktibatu nerbio lausoa, estresa arintzeko' hitzaldia Ibon Irastorzarekin.
'Euskaldunon deituren historia. Euskal Napar deiturak' hitzaldia, Eneko Bernando de Quirosekin.
Delphine de Vigan idazlearen 'Esker onak' liburua aztertuko dute. Saio irekia eta doan. Alaine Agirre Garmendiak dinamizatuta.
Oihane Amantegiren 'Ibaiertzeko ipuina' eleberria landuko dute, Oihana Arana dinamizatzailearekin.
'Kristalezko memoria intxaustitarren argazki-bilduman' hitzaldia, Elur Ulibarrenarekin.
Erakusketa eta erakustaldia. Nola jarri argazki funts bat herritarrentzat eskuragarr. Intxausti (1912-2003) argazki funtsa identifikatu eta instalatzeko lanen bidez, honelako funts bat jasotzea dakarren lan prozesu guztia erakutsiko dute: funtsa artxibora sartzen denetik herritarren eskura jartzen den arte. Gainera, funtsaren kronologiak argazki-tekniken bilakaera modu naturalean islatzen duenez garai desberdineko makinak eta euskarriak erakutsiko dituzte.
Anoeta eta Echraifia gertuago. 'Mendebaldeko sahara, lurralde okupatuak' egongo da ikusgai.
Aurrez aurrekoa. 'WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean'. 6 ordu. Gaztelaniaz.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Maria Pilar Horrego artistaren ilustrazioen erakusketa.
'Intxausti urtemuga'. German Intxaustiren erakusketa. 18:00-20:30. Ostegunak eta ostiralak. 11:30-14:00. Igandeak.
Argazki erakusketa. Besteak beste, Igor Altuna, Javier Alonso Torre eta Javier Ortizen lanak.
Severiano Iglesias Santosen pirograbatu erakusketa. Billabonatarra 60ko hamarkan hasi zen margotzen, olioak hasieran, akrilikoak gero, eta orain, animalien gaia duen pirograbatuen erakusketa prestatu du.