Bisita komentatua. Alkizako Basoak Ezagutzen: natura eta ondarea eskura. Alkizako basoen sekretuak ezagutzeko aukera izango da Mikel Belaskorekin. Natura- dibulgatzaile honekin, paisaiaren historia eta ingurumenaren arteko loturak aztertuko dituzte modu erakargarrian. Ibilbidean, bertako flora eta gizakiaren eta naturaren arteko harremana ezagutuko dituzte.
'Murgildu Alkizako basoen sekretuetan'. Mikel Belasko natura-dibulgatzailearekin bisita gidatua, Alkizako basoetako flora eta gizakiaren eta naturaren arteko harremana ezagutzeko. Fagus Alkizak antolatuta.
Gazte eune. 15:30. Mus txapelketa. 19:00. Basabe garagardo txapelketa eta kroketak salgai. 21:00. Gazte afaria. 00:00-03:00. DJ Naza. 01:00. Bingoa. 03:00-06:00. DJ Txino. 03:00 eta 05:00. Autobus zerbitzua doan Baliarrain-Ikaztegieta-Alegia-Tolosa.
Amezketako Goitibehera Jaitsiera. 12:30-14:45. Egiaztapenak. 16:30. Lehen jaitsiera. 17:30. Bigarren jaitsiera. 18:30. Hirugarren jaitsiera. 20:00. Sari banaketa.
Pablo Sorozabalen korurako lanak CD berriaren aurkezpen-kontzertua KEA Ahots Taldearen eta EASO Abesbatzaren eskutik, Marco Sociias gitarra-jotzailearen parte hartzearekin. Aldi berean Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bultzatuta Pablo Sorozabal, 'Korurako Lana' liburuaren aurkezpena egingo dute.
Udazkena musikaz. Juncal Baroja eta Gerardo Rifon. Soprano eta organoa.
Xabier Artola, Mariaje Barandiaran, Julen Hernandez eta Joserra Hernandez.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Historia aldatu zuten emakumeak. Historian ekarpen garrantzitsua egin duten emakumeei omenaldia egin nahi die Ereite elkarteak ondutako erakusketak.