Zumez eta landare-zuntzez egindako egiturak, lorezaintzarako eta nekazaritzarako. Garaion Sorginguneako Alazne eta Mirenen eskutik.
17:30-18:00. Hileko kopen banaketa. Doan. 18:00-19:30. Hilerokoa eta sendabelarrak, Ainitze Salarekin.
Miren Camisonekin, filosofia eztabaidak. 3 saio. 'Aurrejuzguak'.
18:00-19:00. Udaletxeko ganbaran, 'Mundua gurpil gainean' herriko bidaiarien argazki eta oroigarriekin osatutako erakusketaren inaugurazioa. Protagonistekin bisita gidatua. 19:00-20:30. Udaletxeko ganbaran, 'Lesotho, mendietako erreinua', Afrikako lurralde ezezagunenetako batean barrena egindako bizikleta-bidaia. Igone Mariezkurrena kazetariaren hitzaldia eta ikus-entzunezko laburra.
Franco hil aurretik eta trantsizio tranpatiaren garaian ere, han eta hemen ikurrinak jartzen zituzten abertzaleak izan genituen. Horretaz arituko dira, dokumentazio grafikoa barne, 1968an eta 1976an lan "arriskutsu" horietan jardundako bi lagun: Jesus Mari Agirre Mauleon eta Xanti Arrospide Sarasola. Lizardik antolatuta.
'1976-2026. 50 urte ikurrina jarri zutela Santa Maria parrokiko kanpandorrean', Jesus Mari Agirre Mauleonekin. Lizardi elkarteak antolatuta.
Xabier Artola, Mariaje Barandiaran, Julen Hernandez eta Joserra Hernandez.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Jubilatuen elkarteak Gabonetarako loteria salduko du.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Historia aldatu zuten emakumeak. Historian ekarpen garrantzitsua egin duten emakumeei omenaldia egin nahi die Ereite elkarteak ondutako erakusketak.