'Udaletako baldintzak hemen erabaki' leloarekin greba eguna, ELAk eta LABek deituta.
Oihana Iguaran dinamizatzailearekin, Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak' liburua aztertuko dute.
Irakurle kluba Goiatz Labandibarren 'Zoo' eleberria lantzeko, Oihana Arana dinamizatzailearekin.
Zientzia Azokan ekimenaren barruan hitzaldia. Arantza Aldezabal (EHU) biologoaren eskutik. Saioan, larre eta belardien zaintzaren eta kalitatezko gaztaren artean dagoen lotura azalduko du.
Zientzia azokan erakusketa ibiltaria. Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu.
Santa Kruz apaiz gerrillaria. Heriotzaren mendeurrena. Karlismoari buruzko erakusketa, Manuel Arroyok prestatuta. 10:00-13:00. Astelehenetik ostiralera. 18:00-20:00. Ostiral eta larunbatetan. 10:30-13:00. Igandeetan.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Rut Olabarriren praktika, ehungintza, oroimena eta fikzioa gurutzatzen diren lurralde bezala uler daiteke, bereizi ezin izateraino.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa, DYAk antolatuta. 10 orduko ikastaroa.