Anoetako haurrei zuzendutako eragileen topaketa. Anoetako eragile hezitzaileak: Gaztelekua, Irakin sukaldaritza, Kuku pilota elkartea, Loatzo musika eskola, Anitz dantza taldea, Udaleku irekiak, eskola kirola eta Kalexka. 15:30. Aurkezpena. 15:45. Zerk lotzen gaitu? 16:00. Termometroa. 16:20. Eragileei proposamena. 16:30. Agurra.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatzeko bilera.
'La llamada: un retrato' liburua aztertuko dute, Monica Leivak gidatuta.
Bizikletaren mekanika ikastaroa. 5 saio. Urriak 6, 13, 20, 27 eta azaroak 3.
Tolosako inkesta soziolinguistikoaren emaitzak.
Zientzia Azokan ekimenaren barruan hitzaldia. Mikel Ojinaga (NEIKER) ingurumen-agrobiologoak emango dio hasiera hitzaldi-zikloari. Ojinagak piperraren etsai nagusiei buruz hitz egingo du: lurreko onddoei eta birusei buruz.
Zientzia azokan erakusketa ibiltaria. Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu.
Santa Kruz apaiz gerrillaria. Heriotzaren mendeurrena. Karlismoari buruzko erakusketa, Manuel Arroyok prestatuta. 10:00-13:00. Astelehenetik ostiralera. 18:00-20:00. Ostiral eta larunbatetan. 10:30-13:00. Igandeetan.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa, DYAk antolatuta. 10 orduko ikastaroa.