Erakusketa eta erakustaldia. Naturala arte bihurtuz, Balegur-en eskuti. Erakusketa honetan eskuz landutako baleak erakutsiko dituzte. Itsasoak oparitutako ibai- eta itsasertzeko egurrez eginak dira, arreta handiz hautatuak, material horiei bigarren bizitza emateko. Pieza bakoitza bakarra da, bere bidaia olatuen artean kontatzen duten ehundura eta formekin. Naturaren eta diseinu jasangarriaren zaleentzat egindako xehetasun berezia da. Arimaz betetako objektua, funtsezkoarekin eta benetakoarekin konektatu nahi dutenentzat ezin hobea.
Tolosa CFko Atletismo Eskolaren lehen jardunaldia. 60 eta 80 metroko lasterketak, luzera, pisu-jaurtiketa eta altuera-jauzia izango dira, alebin (2015-2016an jaiotakoak) eta infantil (2013-2014an jaiotakoak) mailetako kirolarientzat.
Gurasoak ere ipuin kontalari Tolosako haur liburutegian. Miriam Mendoza ipuin kontalariak eskainitako saioak. 3 urtetik aurrerako haurrentzat.
Ernaik deitutako elkarretaratzea, etxebizitza duinaren alde.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, asanblada herritarra kalitatezo etxebizitza bermatzeko.
Zientzia azokan erakusketa ibiltaria. Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu.
Santa Kruz apaiz gerrillaria. Heriotzaren mendeurrena. Karlismoari buruzko erakusketa, Manuel Arroyok prestatuta. 10:00-13:00. Astelehenetik ostiralera. 18:00-20:00. Ostiral eta larunbatetan. 10:30-13:00. Igandeetan.
12 hegazti espezieren argazkiak bildu ditu Elena Marquezek.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Seve Iglesiasen pinturak eta pirograbatuak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Gizakiak naturarekiko duen harremana aztertzen du Aranzadiren erakusketak.
Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa, DYAk antolatuta. 10 orduko ikastaroa.