Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko Egokitzapen Fisikoko goi-mailako zikloko ikasleek kirol ekitaldi bateratu bat antolatu dute. Tartean ginkana proba egingo dute Tolosako kaleetan.
Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Sasiaingo sagar zukua, Aralareko eta baserriko arrautzak.
Asteasuko emakumeak elkartzeko gunea: mahai-jolasak, eskulanak, kafea eta pastak.
Munduko zaporeak. Gaztezuloren 10. urteurrenarekin bat eginda, eskaintza gastronomikoa.
14:45-16:00. Eskolako desfilea. Ondoren. Txokolatea guraso elkartearen eskutik, eskola atarian. 18:00. Haurren dantza emanaldia, plazan. 19:00. Pintxopote mozorrotua.
Anoetako plazatik abiatuta Kaldereroak, Irurako plazara kalejiran joango dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ikaztegietako errepidearen peatonalizazioaren inguruko aurkezpena egingo du. Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamentuko Felix Urkola diputatuak eta Mikel Uribetxebarria Plangintza eta Ustiaketa zuzendariak aurkeztuko dute proiektua.
Gipuzkoako Xare Txapelketa. Nagusiak mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren partidak izango dira Ametsa trinketean, 18:30etatik aurrera otsailaren 6an (ligaxka), otsailaren 27an (finalerdiak) eta martxoaren 7an (finala). Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta.
'Txilarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa' dokumentalaren emanaldia eta liburuaren aurkezpena. Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin.
Irurako Ostatuaren II. urteurrena. Arratsalde eta gauean. DJak. 19:00. DJ Lambreta. 22:00. DJ LIttle Martin Selektah.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Erakusketa. Uzturpe ikastolako ikasleek egindako argazkien erakusketa.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.
Juanan Zubeldiaren 2025eko uzta akuarelatan bilduta.