17:30. Ameli Ipuin kontaketa musikatua haurrei zuzenduta, Goibegi eraikinean. 19:00. 'Ongi etorri!' helduentzako ipuin kontaketa musikatua, Abaltzisketako ostatuan.
Ihes-gela. Berdintasunaren altxorraren bila. 7-12 urte bitartekoei zuzendurik.
'Hezur berriak' bertso saio literarioa. Ane Labaka gai-emailearekin, Ines Osinagaren musikarekin eta bertsotan Amaia Agirre, Alaia Martin eta Uxue Alberdi.
19:00. 'Leizeta gogoratzeko garbiketa lanak', Lurpea Garbi elkarteak aurkeztuta. Eskolan. 21:00. Kantu afaria, Aitor Atxega eta Imanol Kamiorekin. Ostatuan.
1. partida. Nagusiak. Lizeaga-Segurola vs. Alberdi-Urruzola. 2. partida. Nagusiak. Urbieta II-Aizpuru vs. Murua-Elizegi.
Xexili eguneko kontzertua. Xexili egunaren testuinguruan, Tolosako Udal Musika Bandak antolatuta, banda beraren eta gonbidatutako herriko musika taldeen kontzertua izango da. Tolosako Udal Txistulari Banda, Hodeiertz abesbatza, Giro Arte dultzaina taldea eta Tolosako Udal Musika Banda.
20:30. Elkartasun afaria Palestinarekin Txulobi elkartean. Ondoren. Gazako Sol Band musika taldearekin emanaldia eta solasaldia Elordin.
21:30-22:00. Izen-ematea. 22:00. Mus txapelketaren hasiera.
'50 urte dantzan' ikuskizuna. Oinkariko dantzari eta dantzari ohiek prestaturiko ikuskizuna, Olaederra kiroldegian.
'Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin'. 16 ordu. Gaztelaniaz.
'LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu'. 8 ordu. Gaztelaniaz.
III. Argazki Lehiaketa. Eskulanak. Helduak (14 urtetik gorakoak) eta gazteak (14 urtetik beherakoak).
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Gelede tradizioa Ketu eskualdean sortu zen, Beningo Errepublikan, XVIII. mendearen amaieran, eta ondoren Gineako Golkoaren eskualde osora zabaldu zen. Jarduera hori nekazaritza-ziklo bakoitzaren hasieran egiten den urteko jaialdiarekin oso lotuta dago, baina garai berezietan ere egiten da, hala nola uztaren ondoren, lehorteetan, epidemietan edo komunitateko ekitaldi esanguratsuetan. Maskarak buru gainean eramaten dira kasko bat bezala, burezurra estaliz baina aurpegia libre utziz. Maskararen goiko aldeak eszena konplexuak ditu, bere eguneroko bizitza kontatzen dutenak, giza irudiak, animaliak eta elementu sinbolikoak barne.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.