Mondeju & Ardo Azoka. 10:30. Artzain txakur erakustaldia Joseba Erasoren omenez, Jauregi Handiko zelaian. 11:30-13:30. Umeen txokoa: jolas ezberdinak umeentzat plaza ondoko eremuan. 11:30. Tiketen salmenta hasiko da. 12:00. Mondeju azokaren hasiera: 9 mondeju, 6 upategi, ardi gisatua, gazta... Jarraian. Eingo taldeak alaituko du giroa.
Bourbonkings, Itinwrum, Izan Bai, Obego, Knives, Ztah, Shallow Waters.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan,Alkizako elizara bisita gidatua. 'Memoria kolektiboa eta historia eraikin batean'.
11:00. Xake Txapelketa. 12:00. VI. Europako Txapel Jaurtiketa Txapelketa. 16:00. Mus Txapelketa Azkarra plazan (izen emate epea 15:50ean itxiko da). 18:00. Danborrada auzoko kaleetan. 19:30. Malibu Show orkestraren lehen emanaldia. 21:00. Danborradako partaideen afaria (norberak berea eraman behar du). 22:15. Su artifizialak Berazubi pirotekniaren eskutik. 22:30. Malibu Show orkestraren bigarren emanaldia. Ondoren, DJ Parri.
Gimnasioko makinak nola erabiltzen diren ikasteko saioa. Tolosako Alden kirol zentroko entrenatzaile bat joango da, gimnasioko gailuak nola erabili erakustera.
'Feministok Palestinarekin. Israel estatu genozida suntsitu' lemapean, Tolosako asanblada feministak deituta.
'Irratiaren beste aldea. Iñigo Asensio eta Manu Etxezortu'. Elkarrizketatzailea: Edurne Ayuso.
Pintxo Tour interkulturala eta solidarioa. 11 herrialde, 11 zapore.
16:00. Pilotak egiteko tailerra, Zimiterioan, Otero pilotagilearekin. 18:00. Hainbat pilota modalitate probatzeko aukera. Frontoian, Behar Zana pilota elkartearen eskutik. 19:30. Kontzertua.
Harri jasotzaileen XVII. Txintxarri Saria. Urra-Aimar Galarraga. Azpiazu-Gari Garmendia. Telelria-Xabat Olaizola. Estefania Etxebeste 'Estefi'-ren erakustaldia.
'Dadá'. Bambalina Teatre Practicable (Valentzia). 50 minutuko iraupena eta mutua. 4 urtetik gorakoentzat.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Jaione Garcia Santestebanen 'Ttakun' erakusketa, txalapartari eskainita.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
11:00-13:00. Astelehenetik ostegunera. 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Ostiraletan.
Yolanda Del Val-en pintura erakusketa. 'Inpresionismoa omentzen'.
Argizaiola Argazki Lehiaketako 2024ko lan onenen argazki-erakusketa. Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak antolatzen duen lehiaketa da, eta sariketa ezberdinetan hobekien sailkatutako euskal argazkilarien lanak biltzen ditu.