Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa. Unibertsitate artekoa, junior maila eta teknika.
09:00-15:00. Bizikleten bigarren eskuko azoka, Gurpilgunearen eskutik. Horren barruan, 'Zulaketak konpontzeko tailerra' (10:00-11:30) eta elektrifikatutako bizikleta eredua erakusgai. San Frantzisko pasealekuan.16:00. Rondilla kalea oinezkoentzat. Trafikoaren itxiera ibilgailuentzat.17:00-19:00. Alondegia. Ginkana eta zinta-jokoa, 4-12 urte bitartekoentzat. Parte hartzeko bizikleta edo patinetea eraman behar da, eta derrigorrezkoa da kaskoa eramatea.
Hitzaldiak, tailerrak, kontsultak, musika, salmenta postuak eta mokadutxoak jateko guneak Dohainak elkartzen asteburu esoterikoan. 10:00. Bihotzetik bihotzera, batasuna sortuz hitzaldia, Jose Mari Sarasolarekin. 10:00. Zuhaitzen txango mitologikoa, Aitor Ventureirarekin. 16:00. Barne mundua zabaltzen tailerra, Izaskun Mujikarekin. 19:00. Arima isil baten koloreak kontzertua, Araitz Bizkairekin.
10:00. Berastegi, Gaztelu, Leaburu, Lizartza eta Orexatik igoko dira herritarrak. 12:00. Bost herrien topaketa eta erromeria egingo dute.
Hamar batelek parte hartuko dute. Elkarte gastronomikoek ez ezik, bestelako kultur eta kirol eragileek ere parte hartuko dute. Udalak ere izango du bere batela.
Uganeko Santuipeko Eguna. 11:30. Pintxoak salgai. 12:00. Harri jasotzaileen erakustaldia eta kirol desafioa. Maddi Gesalaga eta Malen Morandeira. 13:00. Bertsolariak. 14:30. Auzo bazkaria. Ondoren. Musa eta toka. 17:30. Ume jolasak. 21:30. Auzo afaria. Egunean zehar eta afalostean. Haritz eta Attola trikitilariak.
Guztira 14 denda irtengo dira kalera, euren eskaintza onenak erosleen eskura jartzera. Beherapenez gain, herria girotuko duten hainbat ekimen aurkeztu dituzte. 11:30. Mulanbo batukadak girotuko du kalea.
14:30. Bazkaria. 16:00. Jolasak. 18:00. DJ Euzkolabel. 19:00. Aurkezpena. 20:00. Mojitoak.
16:00. Aurrebenjamin, 400 m. 16:10. Benjamin, 800 m. 16:20. Alebin, 1,5 km. 16:30. Infantil/kadete, 3 km. 17:00. Helduak, 7,5 km.
XXV. Tolosako Garagardo Festa. 18:00-02:00. Azokaren ordutegia. 19:00-21:00 eta 23:00-02:00. DJ HIdalgo.
Irrintzi elkartearen 44. urteurrena. Erraldoi eta ipotxen kalejira.
Helduentzako film emanaldia. Bi saio: 19:30ean eta 22:00etan. Atlatida Mallorca Film Fest-eko film nazional onenaren saria.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
'Muga 1025-2025. Mila urte Gipuzkoak eta Altzok' ekimenaren barruan.
'Txapelarte' erakusketa ibiltari eta solidarioa, Donostiako San Martin Auzoa Elkarteak Kapelaren Ibilbidea programazioaren barruan antolatua, Topic bisitatu du irailean. Ondorengo artistek parte hartu dute: Iñigo Aristegui, Iñigo Manterola, Charo Casteres, Oihana Hernaiz, Isabel Zapardiez, Elena Arrese, Santiago Egurbide, Laura Chamorro, Giovanna Bittante, Eduardo Chillida Belzunce, Martin Berasategui, Mikel Casal, Miguel Balliache, María Berasarte, Jon Martin & Beñat Krolem, Idoia Lizeaga, Real Sociedad, Alex Ubago, Amaia Estanga eta Anhelo.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
'Ofimatika tresnak-LibreOffice' ikastaroa eskainiko du tutoreak. Informazio gehiago: 945 06 25 55 edo tutor.ikaztegieta@kzgunea.net .
Yolanda Del Val-en pintura erakusketa. 'Inpresionismoa omentzen'.